Vistas de página en total

jueves, 3 de abril de 2014

KL¡K! proiektuaren aurkezpenaren balorazioa, 2014ko martxoaren 28a.





Lehenik eta behin eskerrak eman aurkezpenera hurbildu zineten guztiei eta baita emailez joan ezina justifikatu zenutenei. Egun garrantzitsua zen guretzat eta oso atesgina izan zen zuen babesa jaso izana. Eskerrik asko guztioi.
Gazteriaren parte hartzearen inguruan esan behar duguna da, harrituta geratu ginela adin, kuadrila eta talde desberdineko 70 gazte hurbildu izanagatik. Benetan pozgarria izan zen aretoa beteta ikustea, proiektuaren abiapuntuaren lehen urratsetan.
Proiektu beraren aurkezpena eta prediagnostikoaren azalpen txiki batekin hasi genuen aurkezpena. Ondoren, Burlatatik barrena hainbat gazteri egindako elkarrizketa desberdinak biltzen dituen bideoa jarri genuen eta hau amaitzean, zalatza argitzeko eta galderak egin ahal izateko tareta ireki zen. Azkenik, “merendola” txiki bat egin genuen, zeinetan gazte askok haien arteko ideiak amankomunean jartzen hasi ziren.
Laburbilduz, gure balorazioa positiboa da. Ez bakarrik Burlatako 70 gazte biltzea lortu genuelako, baizik eta hauen artean askok diagnostiko parte hartzailean parte hartzeko gogoz aurkitu genituelako, eta horrek prozesu honekin aurrera jarraitzeko adina inda reman digulako ere.
Hemendik aurrera bigarren fasean sartuko gara eta diagnostiko parte hartzailearekin hasiko gara. Horretarako eta Burlatako gazteriaren parte hartzea ezin bestekoa da, kultura, afizio, sentsibilitatea etabar desberdineko jendea batuz. Lehen pausu gisa elkartze leku desberdinetan hainbat buzoi jarri ditugu zuen ideak bertan uzteako eta gogoratu ere kuadrilen egunean lehen kaleko ekintza eginen dugula, “Desiren tenderetea” deitu dugun horrekin. Azkenik, gogoratu ere Apirilaren 25an arratsaldeko 18.30etan Burlatako gaztelekuan jarraipen taldearen lehen bilera egingo dela eta noski bertan parte hartzera animatzen zaitugu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario